Pregón de Kantaka en el “Día del Euskara” el viernes 2 de diciembre de 2016
Gaur ,abenduaren 3a, 1949anEusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
Modu laburrean,bederen, musikak euskarari egindako ekarpena ekarri nahi dugu gaur gogora. Gizadiaren historian zehar musikaren konzeptua izango da seguraski,beste arte guztien artean gehien bilakatu dena.Historiaurreko lehen adierazpen erritmikoetatik gaur egun entzuten dugun laborategiko musikararte hainbat aurrerabide,iraultza eta garapen izan dira .
Nafarroatik iparralderantz abiatu zen XIV. mende erdi aldean “Ars nova “zelakoaren iraultza musikagintzan ,ahots eta soinugailuen bizitasun bat lortuz. XV . mendean soinugailu bakarren edo ahots laguntzaileen musika,gorteetan eta herrietan ere egiten zena, krisialdian sartuko da. Aurrerantzean soinugailuak baztertuko dira eta ahots bakarrak hasiko dira ozentasun mundua betetzen.
Polifoniaren lehen garai honetakoa dugu Joannes Antxieta azpeitiarra( 1463-1523) Errege Katolikoen musika maisua eta musikagile trebea.
Garai honetan polifonistek erabili zituzten gaiak eliz kutsukoak ziren gehienetan.Baina gai profanoak ere erabili zituen polifoniak madrigalak, esaterako.Sarritan polifonistek elizako doinuak ahotsetarako musikatukeran,herritik hartzen zituzten kantuen doinuak.Antxietak ere zortziko erritmoa erabili zuen lan batean.Gaur egunera heldu den,XVI. mendeko, kantu ezaguna dugu Jeiki jeiki.
Txistulariak eta hauen laguntzarekin egiten ziren dantzak ere ezagutzen ditugu: Oñatiko Gorpuzti Dantzak 1541ean ezagunak ziren.
XVII-XVIII.ean Barroko aldia hasten da.Musikagintza landuaren munduan berriro indartzen dira soinugailuak,batez ere organua.Organuekin batera kaperak ere antolatzen hasi ziren orduko katedralak ,basilikak eta monastegiak.
1516an sortua zen Arantzazuko kapera, soinugailu eta guzti.
Ilustrazio garaian,XVIII. Mendean “Herri Adiskideen Elkartea”sortu zuen Xabier Maria Munibek ,Peñafloridako konteak(1729-1785).Elkartearen helburuen artean musikak ere zientzia eta letrek adinako garrantzia izan zuen.
XIX . mendean musikaren iraultza eragin zutenen artean gure Ravel azaltzen da.Euskal musikak beste kultura batzuen eraginak eta musika landuaren bultzada izan du,gregorianotik hasi eta XIX. menderarte.
Erromantizismoaren garaian abertzaletasuna musika arloan sartu zenean,musika landuaren mailara iritsi zen herriko musika eta ia ehun urteetan zehar ( 1850-1950) uztarturik izan dira biak.Hainbat musika modalitate aztertzen baditugu ezin ahaztu:Joanes Antxieta,Luis de Vitoria,…beste batzuen artean.
Herri musikari dagokionez gero eta gehiago dira ezagutzen ditugun dantza taldeak,txistu lanak eta herri kantak.Eta Erdi Aroko antzerkia opera antzekoa bihurtzen zaigu Pastoraletan.Gipuzkoako Goierrin finkatzen dira betirako.
Erromantizismo garaian,euskal musikariak Parisen egin zituzten bibolin ikasketak Pablo Sarasate nafarrak eta Rufino Lacy bilbotarrak,pianolariak ere .
Musikagintza egoera berri honetara iristeko,beharrezkoa da norberaren musika ezagutzea.Gure musikari buruzko ikerketa sakon bat egiterakoan,argi ikusten da ,urriak zirela ordurarte ezagutzen ziren euskal kantak. Resurreccion Maria de Azkue izan zen biltzaile lanean jarri zen lehengotarikoa.Aita Donostia fraideak ere, hainbat kanta bildu zituen.
Herri Musikaren garapena ez zen heldu herriak berak bere musika entzun ,onartu eta txalotu arte.Eta musika zabaltzeko tresnen artean ezin aipatu gabe utzi sortu ziren:orkestak,musika bandak,orfeoiak,txistulari bandak.Euskal musikagileak eta euskal gaietaz idazten diren lehenengo operak dira: Zapirainen “ Txantxon Piper”;Usandizagaren “Mendi mendian;Guridiren “Mirentxu”,…
Gaurko musikari ospetsuenen artean ditugu:Nikanor Zabaleta(Donostiarra) arpa jotzailea;Marimi Azpiazu Mitxelena Euskadiko Orkestan arpa bakarlaria;Karmelo Bernaola,2012 zendu zena eta Agustin Gonzalez Azilu,altsasuarra,hau abangoardiako musikagilerik garrantzitsuenetako bat.
Egungo sortzaileen artean ,Angel Illarramendi ,zarauztarra aipatu behar da.
Abesbatzen mugimendua ez zen indartu 1950/1960. hamarkada arte .
Folkloreak indar handia hartzen du.Seguru, gogoan dugula “ Ez Dok Amairu” . Ez dok Amairu(1965 ) plaza, frontoi, areto, herri eta hirietan aurkezten hasi zen taldeak berehalako onarpena jasoko du. Bere abesti, letra eta musikak gerraostetik oraindik bizirik dirauen folklorismoaren aurrean erronka berri bat dira eta taldearen kontzertuak gertakari garrantzitsu bihurtuko dira.
Abesbatzen mugimendua ez zen 1950/1960.hamarkada arte:Donostiako Easo Abesbatza;Elizondoko Talde Korala,Irunako Ganbara Korala.Urte haietan lehiaketa ezagun batzuk sortu ziren : I. Euskal Kantaren Jaialdia.
Aipatzekoa da Tolosak,1969ean sortu zue Abesbatzen Lehiaketaren 1go edizioa.Oraindik ere urtero ospatzen da eta entzute handia du nazioartean .
Euskal abesbatzen inguruan beren maisutasuna erakutsi dutenen eta sormen arloan jardun dutenen artean ezin gogoratu gabe utzi: Javier Busto,Enrike Azurza,Xabier Sarasola,e.a
Musika mundua Euskaren unibertsora ekarri dutenei eta bide horretan ari direnei,rock egiten dutenek barne, gure esker zintzoena;baina musikak iraungo badu herriak berea egin behar du.
Musika korala talde lana da;euskarak ere horixe eskatzen du “herriko talde gehienetan” euskaraz hitz egiteko aukerak eskaintzea,horrela ,presiorik gabe,naturaltasunean euskaraz bizitzeko giro samur eta gozoa sortuko dugu.Guztion beharra du euskarak,musikarena ere bai!
Galdetuko al diogu gure buruari , Euskaren Alde ,egunero, zer egin dezakegun?
Kantaka Abesbatza Lazkao 2016-12-2